Zuzendariari

Munoatik malekoira, elkarrekin

Ander Epelde.
2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Udaberria loratu da, eta uda usaina ere sumatzen da jada. Ate-joka izango ditugu herriko festak Zarautzen. Gurekin Jai batzordeko kideok ondo gogoan dauzkagu iazko pelaiosanak. Joan den urtean, garaipen handia lortu genuen eta txosnak indar biziz erne ziren Munoan. Lorpen hura, ordea, guztion artean eskuratu genuen. Giro alaian, baina autogestioak eskatzen duen lanerako konpromiso herrikoiarekin.

Aurten, malekoian jarriko dugu txosna gunea. Udalarekin izandako harremanetan, aipatzekoa da aurten udaleko politikariek guztia di-da batean lotua utzi nahi izana, eta aurreko urteetan izandako jarrera inposatzailea akordioetarako Ā«prestutasunagatikĀ» aldatu dute. Euren jarreraren inguruan gogoeta egin ote dute? Bai zera! Segituan ohartu gara; hauteskunde kanpainan zeuden. Kasualitatea ote? Ez dugu uste. Horregatik, datorren lau urteetarako osatuko den Udal Gobernuari oztopo eta debekuen politika albo batera uzteko eskatzen diogu, eta ez hauteskude garaietan soilik.

Munoatik malekoira joango gara. Baina lehengo bideari jarraituko diogu. Gurekin Jaik argi dauka festa eredu herrikoi eta parekideak zer-nolako onurak ekartzen dizkien herritarrei: elkarrekin gozatzeko eta gozarazteko uneak eskaintzen dizkigu, eta geuk nahi dugun egitaraua antolatzeko parada dugu. Jendartean eman nahi ditugun aldaketak ere gure herriko festetan isla izan behar dute, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna dugulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.