Emakunde
Non zaude? Joan den astean, Martxoak 8, emakumeen aldarrikapena bai kaleetan baita komunikabideetan ere. Erankunde horrek ere horrela egin zuen. Baina beste albiste bat ere zabaldu zen zenbait hedabidetan, emakume batek, Beatriz Etxebarriak tortura bortitza jasan behar izan zuen, baita sexu-bortxaketa lazgarria ere. Espero nuen erakunde horrek zerbait adieraziko zuela, baina denbora pasa eta horrelakorik ez. Isilik eta mutu. Zuen isiltasunak bideak errazten ditu horiek berriz ere gerta daitezen.
Joseba Basterra. Herria.
Irakasleen ordezkapenak
Karmelo Solokoetxeko Guraso Elkartearen izenean iritzi publikora jo nahi dugu, Hezkuntza Sailak gure seme-alaben ikastetxeko irakasleen bajak nola kudeatzen dituen salatzeko. Joan den ikasturtean indarrean jarritako arautegiaren erruz, gure seme-alabek ordu kopuru ikarragarria galdu dute dagoeneko: lehen hiruhilekoan, 94 eskola-ordu; eta bigarrenean 133 eskola-ordu. Salatu egin nahi dugu egoera hori, eta aipatutako arautegia eta haren araberako jokabidea gaitzetsi. Gure seme-alaben eskubideen kontra jotzen du. Ordu horiek galdu egin dira, eta, hala, jakintzagaiak ez dira behar bezala garatzen ari, eta aurreikusitako programak ez dira beteko. Dirua aurreztea beste helbururik ez du, eta hori guztia kalitateko hezkuntza publikoaren kalterako da. Irakasleen bajak lehenengo egunetik bertatik bete daitezen exijitzen dugu.
Bilboko Karmelo Solokoetxe Instituko Gurasoen Elkartea.