Zuzendariari

2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun

Egin dezagun urratsa: Bilbotik Zizurrera!



Preso dagoen senide, lagun edo maitearen irribarrea ikusteak ez du preziorik. Ez du preziorik haren eta zure arteko distantzia fisikoa milaka kilometrotakoa izan arren haren gutun bat jasotzeak sortzen duen gertutasunak. Ez dago munduan dirurik bisita hasi aurreko minutuetan sentitzen den ilusioa ordaintzeko. Askok ez dute ulertuko, baina guk ez ditugu inoiz bakarrik utziko. Haiekin egoteak ez du preziorik.

Zoritxarrez, errealitatean, sakabanaketa politikak prezio ikaragarria du. Azken 30 urteetan, 37 pertsonaren bizitzak lapurtu dizkigu politika kriminal honek. Kontaezinak dira senide eta lagunek bisitak egin ahal izateko ordaintzen dituzten milioiak.

Gastuei aurre egiten lagundu eta gizartea sentsibilizatzeko sortu zen, 1999an, Hatortxu Rock elkartasun jaialdia. Ez da kontzertu hutsa; ehunka boluntarioren artean egiten dugun jaialdi bat da, hilabeteetan prestatua eta xede argia duena: oroitaraztea senide eta lagunek inoiz baino kilometro gehiago egin behar dituztela haiekin egoteko, horrek dakartzan arrisku eta sarraski ekonomikoarekin. Odoluste ekonomikoa arintzen saiatzen gara Hatortxu Rockekin. Eta hemen gara: betikoen ahaleginak izanda ere, leku aldaketa amaigabea jasan behar badugu ere.

Hatortxu Rock asteburuan ospatzen ari gara, Zizurren. Gaur, ordea, beste zita bat dugu Bilbon. Joateko deia egin nahi dugu, euskal preso politikoen eskubideen defentsa irmoa egiteko. Gero aukera ederra dugu eguna borobiltzeko Zizurrera joanez; biak dira beharrezko. Zure zain gaude. Egin dezagun urratsa.

Iker Isiegas. Euskal preso ohia eta Hatortxu Rockeko antolatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.