Demokraziek ez dute gehiago balio, demokraziek berekin batera dakarte beren akabantza. Boteredunen (politikariak, bankariak...) zerbitzura daude antolatuak demokraziak oro, PPk sustatzen duena zein Batasunak proposatzen duena.
Gero eta konbentzituago nago 1789koaren gisako —edo bertze era bateko— iraultza baterantz ari garela hurreratzen. Nik, tamalez, ez dut ikusiko, ezta nire semeak ere; gure ondorengoek, ordea, bai. Zein gizalditan gertatuko da? Ez dakit. Nik epe luzera ikusten ikasi nuen aspaldi.
Garbiketa bat behar da, eta eginen da. Zerotik hasi behar da.
Ez naiz demokrata, eta harro diot. Jakina, diktaduren zalea ere ez naiz. Antza, ez dago bertze irtenbiderik gure mundu honetan: edo demokrata zara edo diktadurazalea. Baina dikotomia hau erabat faltsua da, manikeoaz gain: boteredunek sinetsarazi nahi digute, demokrazian sinesten jarrai dezagun, demokrazian lasai-lasai bizi daitezen.
Gizabanakoaren duintasunean sinesten dut, eta bizitzeko daukan eskubidean, baina badira garaiak non etxea garbitu behar den. Har ezazue hau nahi duzuen gisan, baina uste dut entenditzen duzuela zer nahi dudan erran. Buru batzuk literalki mozteagatik ez da deus gertatzen. Gogoratu: demokraziari esker, hain zuzen, libratzen dira asko (boteredunak ditut jomugan hau erratean, badakidan arren gaitzak zabalduagoak daudela) beren azpijoko, krimen, lapurreta, ustelkeria eta bidegabekeria guzietarik. Garbiketa egitea katartikoa izanen da, libragarria, osasungarria. Ez zalantzarik eduki eginen dela, nahiz ez dugun guk ikusiko.
Zuzendariari
Iraultza baterantz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu