Azken aldian, ordea, ez zait batere erakargarria suertatzen egunkari honetan argitaratzen diren kritikak irakurtzea, ageri duten traza dela eta. Kritikaria ezagututa, idatzia irakurri aurretik, kritikatzen dena zer edo zein den ikuste hutsarekin aski izan ohi da kritikaren nondik norakoak ezagutzeko. Jarrera horrek ez du ezertarako balio!
Kritikak benetakoa izan behar du. Objektiboa. Heziketa izan behar du helburu. Nahiz etxekoa, nahiz kanpokoa izan, neurri bera erabili behar da denentzat! Etxeko orkestrari nahitaez losintxa egin beharrik ez dago, eta alderantziz, kanpokoa behin eta berriz gutxietsi beharrik ere ez, bere lana egoki bete badu! Ados ongi dagoena laudatu eta gaizki dagoena egurtzearekin. Horrela izan beharko luke, baina beti.
Ez da lanbide erraza kritikariarena. Bere lana inoiz ez da izango denon gustukoa. Beti ez gara ados egongo. Baina bere egitekoa da lana ondo betetzea. Guztion onerako.