Gero eta pertsona gehiago daude duintasunez bizi ahal izateko laguntza behar dutenak. Zahartu bai, baina mendeko bihurtzen gara. Eta familiak, utzi ezin dugun edota utzi nahi ez dugun bizitza eta kontsumoaren zurrunbiloan sartuta, beste pertsona batzuen beharrean gaude gure zaharrak zaindu ditzaten. Eta horrela ikusten dugu emakume asko, beste herrialde batetik iritsi berriak eta lan eta loleku beharrean daudenak, beren egoerari irtenbidea lan horretan aurkitzen diotenak, eta urte gutxitan erregularizazioa lortu eta beren proiektuak hemen gauzatzeko modua egiten dutenak.
Benetan, Etxeko Laguntzaileen lanari esker, emakume asko izan dira beren egoera erregularizatu ahal izan dutenak eta gaur egun beren bizi-proiektua hemen gauzatu ahal dezaketenak. Baina gertatu ohi da, baita ere, Extranjeria Legearen eskakizunak direla eta, emakume horien egoera ahulaz baliatuta haietaz abusatu egiten dela eta esplotazio baldintzetan lan egitera behartzen direla, legalki onartutako oinarrizko arauak ere betetzen ez direlarik. Batzuetan mespretxuz tratatzen dituzte, edo mehatxatuz, haien erabilgarritasun osoa eta ahalik eta merkeena lortu nahian.
Etxeetako Zaintzaileek erregularizaturik daukate beren lana, eta langileek bete beharreko arauak baldin badituzte, kontratatzaileek ere badituzte beren betebeharrak.
AMHER-ekook jakinarazi nahi dugu prest gaudela aholkulari lana eskaintzeko, bai langileei bai familiei.
Zuzendariari
Zaintzaileak, etorkinak eta eskubideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu