Leteren ondarea
Ongi merezitako omenaldi xumea eskaini zion joan den asteko Sautrela-k Xabier Lete zendu berriari. Saioaren bukaera aldera galdera bat egin zien Etxeberriak gonbidatuei: jakin nahi izan zuen eaLeteren kantutegiak izango ote duen ondorengorik. Zalantzarik izan ote lezake inork Izarren hautsa, Xalbadorren heriotzean, Nafarroa arragoa, Sehaska kanta eta beste hainbat abestik ez ote duten iraungo euskaldunen oroimenean? Izan ere, aspaldian egin zituen herriak bere haren abestiek. Eta kantagintzan ez ezik, haren doinuek bertsogintzan ere bizirik iraungo dute. Habaneraren doinua ezinbestekoa suertatu da edozein bertso saiotan. Xabier Letek esana da doinu egoki batek hitza jantzi egiten duela, eta jendearenzuntz sentikorra ukitu nahi denean doinu aproposa da Xabier Leterena. Jon Maia izan zen doinu horren bitartez lor daitekeen indar eta hunkigarritasun mailazjabetu zen lehenetariko bat, eta guztion gogoanhabanera doinuko bertso gogoangarriak utzi dizkigu.
Hodei Colina. Pasai San Pedro.
Leonekin ados
Santi Leonek idatzitako artikulua ez da izan Nestor Arrillagaren gustukoa, antza denez; seguru nago askok partekatzen dutela Nestorren iritzia. Izan ere, Santi Leon politikoki desegokia izan da alde bitatik: lehenik, azken parteko gure idazle ospetsuenetariko batek esandakoaren kontra joan delako, eta, aldi berean, «emakumeek dena egiten dute hobeto» leloa astindu duelako. Bada, niri gustatu zitzaidan Leonen artikulua, inork ez baitu ahaztu behar horixe baino ez zela, iritzi-artikulu bat.
Jon Ander Landajo. Etxebarri