Garazi gurekin
Beste behin ere lanera edota ikastera korapilo batekin joan behar izan dugu. Izan ere, Iruñerrian beste lau gazte atxilotu dituzte; horien artean, Garazi, Donibaneko gaztea. Kezkaz eta amorruz bizi ditugu momentu hauek, atxilotutako zortzi lagun hauek inkomunikatuta daudelako, badakigulako gauez bortizki etxeetan sartu diren horiek zeinjarrera izanen duten datozen orduetan. Anitz izan dira atxilotutako neskek salatu dituzten tortura eta eraso sexistak. Donibaneko emakume talde feministak bere egin nahi ditu salaketa guztiak, zulo beltz horietan berez jendartean dauden jarrera matxista horiek biderkatuko dituztelako. Ezin ditugu ahaztu azken aste hauetan zurekin, Garazi, partekatu ditugunak. Horrek guztiak batzeko eta elkartzeko indarra eman digu. Era berean, herri honetan gazteok eta emakumeok dugun egoera agerian utzi duzu. Bestelakojendartea gauzatzen segituko dugu.
Erkuden Aristu eta Inder Bhatti.Donibaneko emakume feministak.
Etorkinak
Langile paraguaitar batek eraso fisiko eta irain arrazistak jasan zituen Bilboko metroan, baita gainontzeko bidaiarien pasibokeria onartezina ere. Etorkinek ez digute lanposturik lapurtzen, guk nahi ez ditugunak baino ez dituzte hartzen. Zergatik joan zen euskaldun asko artzain AEBetara? Ez al genuke zabor-kontratuak eta hirugarren munduko soldatak eskainita gure lepotik bizi diren enpresari eta gobernuen aurka matxinatu behar? Informazio gehiago eta aurreiritzi gutxiago, etorkinak gu bezain biktima dira-eta.
Aitor Garikoitz Villanueva. Suedia.