Zuzendariari

Zinebi-Expressi buruz

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Leire Alvarezek herenegun bere dezepzioa adierazi zuen Zinebi-Expressekiko, hots, Bilboko zine-eskolek Pre-Zinebirako antolatzen duten lehiaketarekiko. Beronen arduradunek ziurtatu digutenez, 34 film labur finalistak azaroaren 18an, osteguna, aztertu zituen proiekzioen arduradun den enpresak. Bik baino ez zituzten arazoak. Antolatzaileek ostegun arratsaldea eta ostiral goiza, hilak 19, bitartean jakinarazi zieten hori errealizadoreei, eta ostiral arratsaldean, pelikulen emanaldi garaian, DVD berria —DVD Video formatuan— entregatzea proposatuzieten. Teknikaria berriro saiatu zen proiekzioa egiten, baina, bigarrenez, ezinezkoa izan zen.

Kaltetuei barkamena eskatu nahi diet. Baina esan beharra daukat materiala 24 ordu lehenago aztertu zela, eta 34 finalistetatik 2k baino ez zutela arazoren bat izan; eta horrek ezin du zalantzan jarri proiekzio ekipoaren kalitatea. Beste alde batetik, zaleek ondo dakitenez, bideo artxiboak, batzuetan ausazko kausak direla medio, gure ordenagailu edo DVDan ikusgarri dira, eta beste batzuetan ez. Baliteke Leireren piezak bi aldietan formatu edo codec arazoren bat izatea.

Zinebik jarraitu egingo du xehetasun horiekzaintzeko ahaleginean, eta horrek, Zinebi-Expressen ezaugarriak direnak direlarik, denon laguntza behar du, bai eta parte-hartzaileena ere. Berriro eskatzen diot Leireri barkamena, eta eskertu egiten dizkiot jaialdiaren bide luzeari, nazioarteko aitortzari eta ospeari buruz esandako guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.