Zuzendariari

Hitzek ez dute balio

2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Dirudienez gutxi zaio Marokoko gobernuari saharar herriaren aurka orain arte egina. Duintasunaren kanpalekua deritzona goitik behera birrindu dute orain.

Ez du Mohamed VI.ak nolanahiko eguna hautatu kanpalekuari eraso egiteko, negoziazioei ekiteko eguna baitzen. Saharar herriak 1991tik hona garbi erakutsi du bere nahia konponbide adostu bat bilatzea dela, herrion erabakitzeko eskubidearen arabera, eta horretarako eman beharreko pauso guztiak eman ditu, duintasunez, askotan ulertzea ere kosta daitekeen neurriraino. Marokoz gain, gainerako ordezkariek ordea zer egin dute? NBEko ordezkari eta MINURSOko soldaduek ere ezer gutxi egin dute, eta egin dutenean sahararren eskubideen alde egiteko ez da izan.

Orain, denborak eta batez ere eurak esango digute zein den bidea, zein den eraikiko duten borroka eta nazioarteak euren aldeegitea nahi lukeena. Guri, bitartean, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea heldu zaigu, sahararrei elkartasuna adieraztekoa kaleetan, marokiar zein espainiar ordezkariei kontuak eskatzekoa, herrion arteko xamurtasuna bazter guztietara zabaltzekoa. Inperialismoak ez dezala zirrikiturik aurkitu gurean, azter ditzagun, beraz, zein diren sahararren kontura aberasten ari diren enpresak, fosfato eta bestelako mineralen ustiaketetan, saharar uretatik aberasten ari direnarrantzontziak, ez gaitezen hitzetan gera, saharar herriak gureak bezala izan dezala bere burua ordezkatzeko eskubidea behingoz: Gora Sahara askatuta! Herriok independentzia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.