Telebistari begira bazkaldu genuen. Eta hori noiz gertatu zen ba? galdetu zion Bart Simpsonek aitari. Hori, duela 8 urte, ez al zara oroitzen? Telebistari esker, orain dela 8 minutu egindakoa ere ez dut oroitzen. Barrez hasi ziren familiako guztiak, grazia egin nahian ari zelakoan. Ezetz ba, benetan ari naizela, ez dudala ezer oroitzen. Eta barrez jarraitu zuten guztiek, graziarekin jarraitu nahi zuelakoan. Harrituta zegoen Bart, eta besteren pare izateko, barrez hasi zen bera ere; gero bai, gero grazia egin nahi izan zuen: aizue, eta zergatik ari gara barrez?
Telebistaren aurrean eseri ginen bazkalondoan. Ez naiz akordatzen zein izan zen albistea, ez eta nolatan hasi zitzaidan galdezka: eta noiz hasi zen Espainiako Gerra Zibila? Nik betikoa azaldu nion, dakidan apurra: 1936ko uztailaren 18an altxatu zirela faxistak, El Diario Vascok eman zuela altxamendurako abisua Donostian eta Gipuzkoan azaleko goiburu xelebre batekin («Mañana hará buen tiempo»), jende ugari zegoela faxisten aldean,Txillidaren aita, esate baterako, gero Realeko presidente izan zena, besteak beste, etaAzkoitira irailaren 20an sartu zirela, herriko plazak izen hori izan zuela urte askoan.
Eta noiz bukatuzen?
Jira
8 minutu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu