Iaztik ikusi gabe eta, auzoa etorri zitzaidan lehengoan bisitan. Ez nuen asko espero. Ez nauk higatik etorri, Daniel Johnston ikustera etorri nauk, baina bueno, bide batez kasu egitea pentsatu diat, inoiz hire gauzak irakurrita kezkatan utzi nauk-eta: zer duk motel, aspaldian?
Bazter batera erretiratu eta akuarelak pintatzeko gogoa sartzen zaidak astean behin edo, baratza txiki bat hartu, zerri bat hazi —bisitariak uxatzeko—, oilo batzuk jarri, zenbakirik gabeko arrautzak jan, liburu batzuk aukeratu bizi osorako balioko didatenak, hamar hogei bat gehienera ere, Gauaren muturrerainoko bidaia eta beste batzuk, apal bat betetzeko lain, zaldia erosi, gramo batzuk besterik ez bada ere, bete-bete egindako iPod bat eraman, pasieran ibili, txori kantuak entzun, ardiak ikusi larrean, zuhaitzak hazten, eguzkia sartzen ikusi.
Baina zer duk, gizona, beti hain triste eta ezkor? Zerbait alegera idatzi behar huke.
Lehengoan entzun nian, idazle batek Espainia beti herri pobre eta kutrea izan dela esan zian egun berean. Jendea hasi omen duk gurasoak zahar-etxetik atera eta berriro euren etxeetan hartzen, hartara haien erretirotik bizitzeko. Ez al duk gauza alegera, familia hain batuta ikustea?
Jira
Alegera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu