Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Atzeraka

2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Ezer ez da bukatzen, are gutxiago gerra. Atzeraka kontatu beharko genuke historia. 2012an hil da Txillardegi, 1992an saldu zuen Azor yatea Espainiako Armadak, 1972ko Aberri Egunean sortu zen Iparretarrak taldearen hazia, 1962an eskomikatu zuen Joan XXIII.a Aita Santuak Fidel Castro, 1942an jarri zuten Eduardo Chillidaren aita militar faxista Realeko presidente.

Jose Luis Alvarez Enparantza mutil kozkorra da, gurasoek ez diote irakatsi euskara, bere kabuz ikasiko du gero, bizimodua latza da gerra ostean, eza da, gosea dago, eta zanpaketa izugarri bat, giro katoliko itxia, militarrak nagusi eta harro, abertzaleak eta errepublikaren aldekoak zuloan kartzelan erbestean etxean ikarak eta lotsak janda, isiltzea beste erremediorik ez dago bizitzen segi nahi bada, jende zintzoak —gehiengoak— haize alde egiten du, makinaria zantar baten katebegi bihurtzen da,euskara debekatuta dago, menostua, baztertua, haurrek ez dute ulertzen zergatik ezin duten egin euskaraz, baina izua eta lotsa barruraino sartzen dira, gure amak bost urte dauzka. Oso gerora arte baizik ez du lortuko euskaraz erraz irakurtzea. Mundua euskaraz dakarren egunkari bat leitzea dauka orain.

Ezer ez da erabat bukatzen, ama.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.