Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Aurpegia

2012ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Eta kanpoan ibiltzeko baldintza hemengoak izatea da. Eta beti hemengoaz hitz egitea: gure berezitasunaz, gure izaera arkaiko eta misteriotsuaz, gure gatazka politikoaz, borroka armatuaz edo terrorismoaz, ez dakit zein idazlek esan zuen, gezurra, badakit, biolentzia politikoaren gaia zela gure literaturak munduari eskaintzeko zeukana. Ez idazle onak, ez liburu ederrak, berezitasun bat eta bereizgarritasun bat, diferenteak egiten gaituena, besteak ez daukan hori, horixe ematen diegu antza, ukitu exotiko bat, lekuz kanpokoa alegia, euren lekuan aurkitu ezin dutena, imajinatu ere egin ezin dutena, horixe eskaintzen diegu.

Baina ez gara diferenteak, mundua gara.

Baina hemen, kanpoan ibiltzeko baldintza hemengoak izatea da. Herrialde baten ordezkari bihurtu ditugu idazleak, musikariak, zinemagileak, aktoreak, artistak, kultura baten aurpegia, aurpegia emateko jarri ditugu hor, gure herriaren marka sal dezaten munduan zehar. Eta bitartean ezezagunak zaizkigu gure artistak, aktoreak, zinemagileak, musikariak, idazleak. Sariren bat irabazten dutenean ikusten ditugu egunkarietan, akaso telebista publikoan ere bai, baina zer idazten duten, zer duten esateko, hori ez zaigu hainbeste axola, antza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.