Irautea da gure lana, esan zidan, ez amore ematea, eta baietz pentsatu nuen, irautea bera ez dela gutxi, zeure buruaz beste egin edo ohetik ez jaikitzeko arrazoiak bilatzen hasiz gero zerrenda luze samarra osatuko zenukeela, zeure denbora eta zeure gogoa telebistaren aitzinean urtzen uztea dela errazena, inoren garaipen eta porrotetan bilatzea poztasun apur bat, etxeko sofatik saiatzea mundua ulertzen.
Eta pentsatu nuen akaso irauteari ez niokeela zentzu negatiboa eman behar, gauza handia dela irautea, ia miraria dela bizirik segitzea batek direnik eta sustantzia toxiko gehienak sartu dituenean biriketan, ia gabe dela miraria gainera goizero inongo minik gabe jaikitzea, eta unean uneko berri ilunek ez lidaketela umorea usteldu behar, bestela bezala hartu beharko nituzkeela albisteak oro, ez nukeela gehiegi kezkatu behar etorkizunak ekar lezakeenaz, eta aldiz, leku egin beharko niokeela pozari, aldarte onari, itxaropenari, eta alaiago bizitzen ikasi, gustuko gauza guztiekin gehiago gozatu, eta batez ere, ez haserretu neureak ez diren kontuengatik, ez zitaldu inorekin, ez petraldu hain azkar, eta ezpain ertzean irribarre eterno batekin hartu datorrena.
Hortzak konpondu beharko ditut.
Jira
Autolaguntza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu