Jira

Azpian

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Gainetik hitz egiten digute, eta azpian sinismenari heltzen diogu, guk ateook, guk laikook, sinismenari eusten diogu besterik ezean, fedeari heltzen diogu edozertan, ekonomian nahiz politikan, patuaren ideia indartuta dabil aspaldian, hala beharko zuen, horixe tokatu zaigu-eta, erabat hedatu da gauzak gertatu behar zutelako gertatzen direlako ustea, harritzekoa ere ez da, ez dugu ulertzen zer gertatu den, ez dugu ulertzen nola aldatu den bizimodua hainbeste hain denbora gutxian, nola lana poliki zeukaten enpresa handietan ere jendea saldoka ari diren kaleratzen, nola urtero irabaziak gizentzen dituzten enpresek lanpostuak murriztu beharra azaltzen duten bakoitzean-bakoitzean, nola eman zaien diru publikoa bankuei, nola gobernuek ez duten batere aginpiderik eta independentziarik, nola egingo diogun aurre etorkizunari, eta ulertzen ez dugunez, gure jarrera fededunarena da, ez dugu ezer egiten gauzak aldatzeko, errepikapenak jan gaitu, nork berea mantentzen ditu lanak, denonak diren gauzekin kezkatzen hasteko, izan dezagula zortea, lana badugu behintzat eta, hau ez dadila gehiago okertu, ikusi egiten dira etxe enpresetan otoitzak, betiko otoitzak, neguko kearen antzera, leun igotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.