Ertzaintzak pilotaz zauritutako Iñigo Cabacas hil egin dela irakurri dut; eguraldi ederra dago, oinez etorri naiz. Liburutegian nago, lur zoruaren mailaz azpitik, jendea dugu goitik begira, tximistak lez lehertzen dira turisten flashak, argazkiak egiten dizkigute, zuloan sartuta gauzkaten hartz zaharrak bagina bezala, galtzear den espezie bateko azken aleak, bota azukre pixka bat otoi, garunak ez dit gehiagorako ematen, paper artean bilatu nahi diot zentzu amiñi bat errealitate gaindosi honi, badakit Quimi Portetek arrazoi duela, baina berdin-berdin egiten dit min, munduaren korapiloaz garbiago ohartzen da bat urteekin: ez da ez duzula ezer ulertzen, baizik eta ez dagoela ezer ulertzekorik.
Berriro maitemindu nahi dut egiten dudanarekin, baina zaila ikusten dut.
Ander Lipusi irakurri diozu, Oier Guillanek Argiarako egindako elkarrizketan.
Ezin naiz kexatu, kostata baina antzerkitik bizi naiz, eta hori ez da broma. Baina noiz arte egongo naizen horrela, hau da, norberak nahi duen antzerkitik norberak nahi duen proiektuetan ahal denik eta bortxarik gutxienarekin lan egiten… interrogante bat da.
Berriro maitemindu nahi dut bizitzarekin, ahal denik eta bortxarik gutxienarekin lan egin.
Jira
Azpitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu