Jira

Babesa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Eta neu ere halaxe, barraskilo, neure baitan bizi naiz, aldean daramat etxea, harri artean gordetzen naiz, eta hemendik begiratzen diot munduari. Ilundu egin du, eguna mozten ari da, laino beltzak dabiltza zeruan, euria ez da urruti, hasi dira aterkiak loratzen bazterretan, arropa lodien azpian ezkutatu da jendea, luzea dator negua, ez da sentitzen epeltasunik batere, galdetu bestela kutxazain automatikoak lotarako baino erabiltzen ez dituztenei.

Eta neu ere halaxe, barraskilo, neure baitatik biziz, Gariren kantuarekin akordatu naiz, ze poza, ze poz haundia, Bernardo Atxagarenak direla hitzak esango nuke; harritu egin ninduen ETAren agiriaren gainean galdetuta, Atxagak eguneroko bizitza aipatzeak, eta gainera datozkigun arazoak, pobrezia, esaterako, eta ezin du kasualitatea izan, asteburu berean Andoni Egañak pobrezia hartu du hizpideBERRIAn, eta pobrezia hartu du hizpide Pello Zubiriak Argian.

Eta neu ere halaxe, barraskilo, neure baitara bildua, baratz noa neure lirdingaren gainean narriatuz, gorputzaren hozberoa doitzeko balio dit, inurriak eta uxatzeko, eta oro har kanpotik letorkeen edozein erasotik babesteko, batez ere bakterioetatik, defentsa halako bat da, immunitatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.