Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Baztertuta

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Bizitzak ihes egin dit, ez zait geratzen haren itzala besterik. Alfaman gaude, tranbiaren zain. Nor berean bakarrik ez, elkarren bizitzetan ere turistak ez izatea desio dugu, ez izatea sartu-irteneko jendea, aurrez iraungitze data ezarria, ez izatea kontsumo gai. Kontsumitzaileak kontsumigarriak kontsumitzen ditu. Turistak denbora kontsumitzen du, lekua, oroitzapenak. Sekula ez zara izango nire oroitzapenetako bat.

Lisboako manifestazioan polizia-gizon bat besarkatu zuen 18 urteko neskaren albistea da Portugaleko Público egunkariaren edizio digitalean irakurriena. Adriana Xavier du izena. Maitasun keinu bat izan nahi nuen, esan du. Hippy ergel bat, usteko du askok. Baliteke; baina zergatik, noiztik besteri hainbeste eskatu beharra? «O dinheiro só gera maus sentimentos, só gera ódios.»

Zer sentimendu sortzen du diruak? Herenegun, autoan nindoala, irratia piztu nuen. Jaime Otamendi, utzi egingo dut. Unibertsitatean dabiltzan hiru gazte hizketan, euren artean izaten dituzten hizpideak aipatzen. Mutilak, zer gara ba, kirolei buruz batez ere. Neskak, beti azkarragoak, anekdota bat. Gaur egun whatsappik ez duena baztertuta geratzen da, inork ez baitu dirurik gastatu nahi hari abisatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.