Udara da, heldu da uztaila, eta gelditu bezala egin da dena.
Loa arinagoa daukazu orain, goizeko lehen argiak esnatu egiten zaitu, zer ordu ote da, egon egingo naiz iratzargailuak jo arte, buelta eman eta gerritik heldu diozu, zapo dago, zizko eginda oheratzen da, gogor ari da lanean, betileak erre arte egoten da orri artean sartuta, kentzen dit alde ederra, ni segituan nekatzen naiz, ireki orduko uzten ditut liburuak, ez naiz sartzen, bolada txar bat, ezerk ez nau betetzen, garai bateko ilusioa etortzen zait akordura, makina bat uztail eder eman dut liburuak irakurtzen, egongelako alfonbra gainean ahuspez, lepoko mina egin arte, ondo askorik akordatzen naiz, uztailean irakurri nuen Sargori, uztailean Arrotza, uztailean Gauaren muturrerainoko bidaia. Uztail honek hiruetatik du pixka bat.
Uztail honek hiruetatik du pixka bat. Horixe pentsatu duzu berriro lo hartu aurretik. Eta gelditu bezala egin dela dena. Sanferminetako entzierroarekin hasten da eguna, eta entzierroak irauten duena irauten du egunak, ekarri behar zuen guztia ekarri du jada, amaitu da egunaren berritasuna, beste guztia errepikapena da. Nobela bateko pertsonaiak zaretela egin duzu amets.
Muxu batekin esnatuko duzu.
Jira
Berritasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu