Bestea, horixe da gakoa. Hori dio Eduardo Apodakak. Juan Zelaia saria irabazi zuen Norberaren autonomia krisian liburuarekin. Handik hartu ditut hurrengo hitzak.
«Agidanez, jendeak dimisioa aurkeztu du jendetasunean. Ez du besteekin bizitzeko eta inongo ardurarik edo elkartasunik izateko gogorik. Kapital arau, jendea samaldaka doa jendartetik.»
Eta ikusi egiten dituzu gizabanakoz (halako hitz zatarrik!) osatutako jendetzak, merkatal guneetan adibidez. Edo aparkalekuak leporaino betetako kale mortuak, banakako etxez inguratuta. Edo sare sozialak, noizbehinkako elkarrizketaren batengatik ez balitz, nork bere bakarrizketa paratzeko leku birtualak.
«Harreman horiek norberaren solas- eta jolas-parke istilu gabea izan behar dute. Auzoan inor ez, noizbehinkako bisita baimenduak izan ezik. Funtsean, jendartetik ihes egiten duenak bere burua eraikitzetik egiten du ihes. Gustura, nonbait.»
Herenegun Idurre Eskisabelek aipatutako bidetik mintzatu zen Eduardo Apodaka Iñigo Astizek egin zion elkarrizketaren ere: «Norberatasuna politizatu behar da. Pentsatzen dugu oso bereziak eta oso bereiziak garela, eta gure baitan daukagula halako muin apurtezin bat: gure benetako nia-edo.»
Ni besteak naiz.
Jira
Besteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu