Bonba bat dago hor azpian, eta lehertzen bada, bailara osoa hondatuko du. Hori esaten dik nire anaiak, eta hik badakik ez dela ahobero horietakoa; hori esaten duenean, argi! Itxi eta gero ere kamioiak etortzen zirela aipatu zuen baten batek, eta jokaldia bikaina izan zela: herrira enpresa handi bat zetorrela eta zabortegia estali ziaten gainean industrialde berria egiteko, eta azpian geratu duk zikina, ezkutuan; eta etortzekoa zen enpresa handi hura ez duk iritsi sekula. Sarean ibili nintzen informazio bila, gauza gutxi idoro nuen, informazio garbirik ez, konprobatu ezin nuen datu bat: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sortutako Ihobe Sozietate Publikoa negozioan sartuta zegoela bazkide kapitalista gisa. Non bilatu behar izaten da halakoetan? Ez neuzkan galderak besterik: zeinena izan zen Oinartxo-Eginoberrin hondakin industrialen zabortegia jartzeko ideia, zeinenak ziren lurrak, zeinek erosi zituen, zenbatean, zein dira Oñeder enpresako bazkideak, zein izan da erakunde publikoen jarrera?
Urkullu ikusi dut, asko daukanari gehiago kentzea ez dela justua esaten.
Gizarte eredua izango da gakoa urrian, horixe da azpian daukagun bonba.
Jira
Bonba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu