Jira

Bost urte

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
David Bowie bost urte geratzen direla ari zait abesten, leka izoztuak ur irakinetan sartzen ditudan bitartean. Leherketa izan da Frantziako zentral nuklear batean, eta ihes erradioaktibo arriskua aipatu dute. Supermerkatuan elkarri bultzaka, negar batean ari dira ama guztiak. Iritsi dira azkenean berriak, bost urte dauzkagu negar egiteko. Greziak ezingo du zorrarekin, hilabeterako geratzen zaio, beste guztiak kaka dariela daude, eta tartean gu, oporretatik bueltan fabrika itxita aurkitu genuen, ez ziguten sartzen utzi, ez digute azalpenik eman, non hasiko gara orain lan bila, hain txarto dago dena, azken egunetan egunkarietako hizkirik larrienak burtsarentzat dira, behera egin du berriz ere, ez dago konfiantzarik, honek okerrera egingo du, hala zabaldu da zurrumurrua.Albistegietako aurkezleak, hunkituta, lurra hiltzen ari dela esan du, negarrari ekin dio gero, eta makakorroka, lurrahiltzen ari dela errepikatu du, eta orduan konturatu naiz ez dela gezurra. Bost urte geratzen dira. Nire adineko neska bat erotu egin zen, eta haur txiki batioldartu zitzaion, kolpeka,hilko zuen bertan, gizon beltz batek gelditu ez balu.

Egidazu argazkia, mesedez, irribarre egiten ahaztu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.