Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Egunotan

2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Bi osaba dauzkat nik gerran desagertuta, esaten du Fernando Sanchez Castillok, bat Bruneten eta bestea Casa de Campon. Jende batek bere hildakoak non dauden jakin nahi izaten du, nik ez dut nahi.

Argazkian garbi antzematen da Donostiako portua; lehen planoan Franco ageri da, atzetik emaztea duela, iritsi berriak dira, harrera egitera etorri zaizkie agintariak, atzean portua ikusten da jendez beteta, ikusmina sortuko zuen diktadorearen etorrerak. Azor yatea imajinatu dut, Kontxako uretan, kulunka gozoan, zorrotz zainduta. Donostia imajinatu dut, apaizez eta poliziaz betea, atxiloketa prebentiboak, gazte suharrak diktadorea botatzeko ametsetan. CNTko D-Ik, barne defentsa sailak, bazuen asmoa, justu aurten 50 urte, Aieteko jauregirako bidean diktadorea garbitzekoa. Esan beharrik ez dago, ez zuten lortu. Ohean hil zen Franco, lasai asko.

Herenegun egin ziren Fragaren hileta elizkizunak Madrilen.

Lehengo ostiralean ireki du erakusketa Madrileko Mataderon. Francok udako oporretan erabiltzen zuen Azor yatea Burgosen egon da urtetan, lehorrean, turistak erakartzeko asmoarekin, motel baten ondoan. Egoskor jarrita, iaz lortu zuen erostea Fernando Sanchez Castillok. Txatarra bihurtu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.