Jira

Emakume

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Piano akorde baten antzera iritsi zen negua, leun, luze, zuhaitz biluzien adarretan pausatu zen, adarrek behera egin zuten, beheraino abaildu zen lainoa, aitarekin akordatu nintzen, bere lana da paretako egutegiari orriak erauztea, telefonoz egoten naiz orain, eguraldiaz ari denean ez zait eguraldiaz ari, ikusi egiten dut, orriak hartuta berri ona zabaltzen: laster hasiko du eguna luzatzen. Kafetegia betetzen ari zen pixkanaka, hotz aurpegia zekarren jendeak, gorputza bere onera ekarri arte ez zegoen berriketarik, katilu beroari esku ahurrekin helduta zeuden bat, bi, hiru emakume mahai berean. Tentatuta egoten naiz, joan eta hizketan hasteko, galderak egiteko, haien hitzak grabatzeko, baina atzera egiten dut beti, ez naiz atrebitzen, ze aitzakia jarriko diet, zer pentsatuko dute. Gustura egingo nieke galdera: nolakoa zen emakume jaiotzea orain dela 70 urte?

Laster azaldu zen Nadia. Zer nahi zuen galdetu nion. Nola egin du gizarteak emakume guzti-guztiok konplexuren bat izan dezagun, bota zidan amorratuta kafesne bila zutitu aurretik. Batek oinak handiegiak dituelako, besteak koipea aldaketan, besteak ilea besoetan. Denok!

Telebistan emakume gazte bat ari zen kirol albisteak ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.