Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ezkutuan

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Witold, Ernesto, Joserra, Jon: ez dago forma eraisteko modurik. Doktrina indarberrituta ageri da. Txakur-ametsa zen otoitzik laikoena, aldarririk askatzaileena: «saia zaitezte formari aurka egiten, aska zaitezte formatik. Ez zaitezte identifika definitzen zaituenekin. Saia zaitezte ihes egiten zeuen adierazpen orotik. Mesfida zaitezte zeuen iritziez. Kontuz ibil zaitezte zuen fedeekin, eta defenda zaitezte zeuen sentimenduetatik. Urrutiratu zaitezte kanpotik ematen duzuenetik eta ihes egin ezazue kanpokerietatik txori batek sugearengandik ihes egiten duen bezala».

Ezkutuan bizi naiz orain, diskurtso orok eragiten dit izua, bestek koherentzia eta mundu ikuskera dakusaten lekuan doktrina ikusten dut nik. Witold, Ernesto, Joserra, Jon, harritu egingo zinatekete: ematen duena baino are ziztrinagoa da giza arraza, esanekoa da, manamenduak behar ditu, formaren tiraniari emana bizi da, doktrina maite du.

Witold, Ernesto, luzea da tunela, Joserra, Jon, ez dakit egongo garen berriz: ezkutuan bizi naiz orain, txakur-ametsa zen askatasuna, Foucault irakurtzen dut: Doktrinak era jakin bateko diskurtsoetara lotzen ditu norbanakoak eta, ondorioz, beste edozein modutakoak debekatu egiten dizkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.