Zeinek ordaintzen ditu hildakoaren telefono fakturak? Barkatu egingo ote dizkiote laguntza eske egindako deiak, barkatu egingo ote dizkiote hil hurren zegoeneko maitasun mezuak?
Raymond Carverren ipuina etortzen zait beti gogora: haurraren urtebetetze festarako tarta enkargatzera joan dira, bueltakoan auto batek haurra bota du, jaiki egin da, ezer ez daukala ematen du, ospitalera eraman dute hala ere, ez da ezer izango baina, badaezpada, hobeto begiratzeko, eta haurra han dago, medikuek ez dakite zer duen, ondo ez dagoela besterik ez, ez diote asmatzen, gauzak konplikatzen hasten dira, haurra gero eta okerrago dago, gurasoak gero eta larriago daude, kirioak dantzan, beldurrak airean, eta nekatuta, amak egunak daramatza han, ez du bakarrik utzi nahi, senarrak konbentzitzen du azkenean etxera joan eta deskantsu har dezan, emakumea iristen da etxera, sartzen da dutxan, eta telefonoa. Zein ote da? Senarra, ospitaletik? Eta zerbait gertatu bada ni han ez nagoela? Telefonoa berriz. Korrika joan da hartzera. Gozotegitik deitzen dizut: tarta bat enkargatu zenuten gaurko, jaso eta ordaindu egin behar duzue.
Negar egin, fakturak ordaindu, lanera joan, ahaztu, bizitzen jarraitzen du jendeak.
Jira
Fakturak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu