Etengabeko propaganda horri kontrapisua egin eta egunero muturren aurrean jartzen dizkiguten gezur horiek guztiak indargabetzen lagundu behar luke argazkilaritza independenteak, esaten du Martin Parrek. Ezin da antipropaganda egin, zeu ere makinaren parte baitzara, baina zintzoa izaten saiatu behar duzu behintzat, gauzak ikusten dituzun bezala azaltzen. Jakina, ez dago argazki zintzorik. Beti dago asmoren bat argazki baten atzean.
Zein ote zen bere asmoa 80ko hamarkadan New Brighton herriko itsasertzean jendeari argazkiak egin zizkionean? Klase ertainaren erretratu bat egitea? Bere sustrai ekonomiko eta sozialetan arakatzea? Giza izatearen ezaugarriak argitara ekartzea? Eta gaur: non egiten ditu argazkiak, non bilatzen du klase ertaina? Masa turismoan, akaso?
Machu Picchu aipatzen du, harrituta. Mundu modernoaren ikonoetarik da, ez da mendea bete aurkitu zutenetik. Batek hura hutsik irudikatzen du, han ez baita inor bizi, eta bueno, joan nintzen azkenean lekua bisitatzera eta sekulako inpresioa egin zidan han zebilen jende oldeak. Goizeko zazpietan jaikita ere, iritsi eta gainezka dago.
Turistak gara besterentzat, turistak geure buruentzat. Zer da, non dago, zein da klase ertaina?
Jira
Gainezka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu