Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Gakoa

2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Gizarte eredua izango da gakoa urrian, eta gero ere bai. Batetik, honaino ekarri gaituen aukera dago: kapitalismo globala eta politika neoliberalak, folklore ukitu batekin, ohitura zaharren abaroan. Betikoa. Betiko alardea eta betiko bizimodua. Eta, bestetik, bide zaila: gizarte eredu justuago baten alde lana zintzo eta zorrotz egingo duen jendearena. Denona, alegia. Erran nahi baita: ezkerreko alderdi edo koalizio bati bozka emateak egiten gaitu ezkerreko?

Esango dut egia: urtetako militantziaren ondoren, borroka armatuaren bukaera eta ezker abertzalearen legeztatzea bedeinkaziotzat hartu zituen jende askok, besteak beste militantziaren eguneroko zama arindu eta bizimodu erosoago bat ahalbidetzen zuelako, beste alderdietako jarraitzaileek egiten zutenaren oso antzekoa: botoa eman, eta etxera. Gero, ahal bezain ondo, lasai bizi. Lehendik ere askok eta askok egiten zutena, dena esatera, baina ez erruduntasun sentimendu baten itzalik gabe.

Orain ataka gaiztoa dator. Nor bere bunkerrean gotortua, nor bere familiaren kezketan itoa, nor bere begien ikusmiratik aparte mundurik badela ere sinesteko ezgai, botoa emanda ezer konponduko duen ustea alferrik izango da.

Bestea, hori da gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.