Jira

Galeretan

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Zenbat jende behar da egunero mundua martxan jartzeko? Galeretan pedalei eman eta eman ari diren horiek, atsedenik gabe, zigorraren pean, lurrak bere ardatzaren inguruan bueltaka segi dezan eman eta eman ari diren horiek, zein krimen izugarri burutu dute?

Greenwicheko meridianoaren arabera eguna hasia da jada, tabernariak azkenak bota ditu, berandu bukatzen da eguna egunero, ez dabil inor kalean, bozgorailuetatik kanpai hotsak heltzen zaizkio, hamabiak, ertzainen patruila bat pasa da, Yo La Tengo jarri du, azken zigarroa erre du leihotik begira, gero beste azken bat, Xabier etorri zaio gogora, taberna utzi eta fundizioan hasi zen, gaueko erreleboan ari da aste honetan, gero bost egun jai, kafea hartzera etortzen da lanera sartu aurretik, bost zigarro erretzen ditu, urduri egoten da, ezin da ohitu, goizeko hiruretan Jonekin akordatzen dela esaten du, orduantxe jaikitzen dela, munduaren ordutegietatik aparte bizitzea tokatzen zaio okinari.

Eta ematen du, harrigarria da, barregarria da, nork bere papera betetzen duela, irabazleak irabazlearena, gehiengoak galtzailearena, norberak badakiela zein den bere lekua, zein duen egitekoa, eta etsipen estoikoz onartzen duela destinu petrala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.