Omenaldiarena ez zutela aipatu nahiko uste nuen, ezkutuan mantendu nahiko zutela, gogorra egingo zitzaiela hain gordin azaltzea, zer naiz ba inozoa, lasai asko jarri du Twitterren Lurdes Auzmendik berak: «Madrid homenajeará al euskera en marzo». Lurdes Auzmendik berak, uler? Hizkuntza Politikarako sailburuordeak: omenaldia euskarari Madrilek. Eta gero besteak dira hil-kanpaiak jotzen dituztenak, ezkor ageri direnak, apokaliptiko jartzen direnak, autopsiarako frogak bilatzen dituztenak.
Jardunaldien egitaraua hobeto begiratu nuen, kolonizatuaren masokismoa da, eta hara, neu naiz gaizki pentsatua, neu naiz asmo gaiztoak ikusten dituena, ez dago ezer txarrik jardunaldietan, alderantziz, dena da asmo ona, hantxe zetorren dena garbi-garbi: hasteko, Euskara ikasleekin topaketa Madrilen, Hizkuntza Iberikoen Espazioan. Bigarren egunean goizetik, Real Academia Españolaren egoitzan, Euskarari omenaldia, tartean Wert ministroa dela; arratsaldean, berriro ere Hizkuntza Iberikoen Espazioan, Euskara, etorkizunekoa den hizkuntza hitzaldi sorta. Hurrengo egunean, Circulo de Bellas Artesen, Hizkuntza erakargarria, Bernardo Atxagaren errezitaldia, Jabier Muguruzaren konpainian. Eta bukatzeko, At!
Jira
Gordina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu