Jira

Hemen

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Igande gaua luzea izango da Euskal Herrian. Batzuek ez dute sekreturik, ez dute federik gordetzen, ez dira joango botoa ematera, mila izan daitezke arrazoiak, ez dezatela euren izena demokraziaren festa deitzen duten horrekin nahas, izan daiteke bat. Botoa ematera joateko arrazoiak ere mila izan daitezke, baina bakar batean laburbil daitezke: irabazteko nahia. Nork bere sekretua utziko du hautestontzian, eta besteren sekretuak zein diren jakiteko irrikaz eseriko da edozein gisatako pantailaren baten aurrean, eta datuak hasiko dira iristen, eta kalkuluak, aditzak pluraleko lehen pertsonan jokatzen hasiko dira batzuk, elkarteetan, alderdien egoitzetan, gordean, ala irekian, kalean, sarean. Irabazleak azalduko dira, eta denak agertuko dira irabazle.

Ondoren interpretazioak etorriko dira, gogoetak, eta zer gertatzen ari zaigun hasiko dira esplikatzen adituak, eta aurrez genekiena esango dute, ondo azalduta. Aro berri baten hasiera aipatuko dute, ezker abertzalearen gorakada, aurrerantzean ikusiko dugun indar abertzaleen arteko botere borrokaz arituko dira luze, eta hurrengo hauteskundeak izango dituzte gogoan.

Denok dakigu dena, eta badakigu zer ari zaigun gertatzen. Zahartzen ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.