Eta nola zedarritzen da gainera gizartea? Leku berean eta garai berean bizi garen guztiok egiten dugu gizartea? Eta guztiok osatzen badugu, badago ezer, partikula elementalak salbu, guztiongan aurki dezakegunik? Badago gizarte kontzientzia bat? Badago leku berean eta garai berean bizitzea partekatzen dugun sentipena, sikiera? Eta egonda ere, nola zedarritzen da leku bat? Etxea, auzoa, herria, lurraldea, herrialdea, estatua, europa, mundua, zein da lekua? Zein da gizartearen lekua? Eta zein da gizartearen garaia? Nola jartzen zaio hesia garai bati? Balizko gizarte hori osatzen dugunetako gazteenaren jaioteguna ezar dezakegu hasiera data gisa, gaur, edo zaharrenarena, duela 111 urte, demagun, edo lehenagotik dator, eta egutegi gregorianoa menpean daukan Jesukristoz osteko garaian bizi garela esan beharko genuke, edo ez, eta askoz lehenagokoak, jendea haitzuloetan bizi eta hiltzen zenekoak gara? Galdera gehiegi, gauza onerako.
Badut beste bat ere: gure gaurko gizarteak, edo hitz horiekin definitzen saiatzen garen, eta, ergelok, oratu uste dugun magma ezegonkor eta zapartingarri horrek, komunean isurkinak eta libramenduak besterik ez dauzkanak, ezer gogoratzen badu, nola egiten du?
Jira
Hesiketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu