Berlusconi etorri zitzaidan burura, Martxoaren 8ko hitzaldia egiten. Segidan, orain gutxi sarean topatutako dokumental batekin akordatu nintzen: Il corpo delle donne. Italiako telebistak emakumearen zein irudi ematen duen aztertzen du dokumentalak. Lorella Zanardo da lanaren egilea, liburu bat ere atera zuen. Esaldi batekin akordatzen naiz: «Telebistak gure kontzientziak lapurtu, zikindu, hondatu egiten ditu». Aspaldi esan zuen Hans Magnus Enzensberger idazleak: kultur industria, izatez, kontzientzien industria da.
Espainiako telebista kate batek botatzen duen ¿Quién quiere casarse con mi hijo? saioa etorri zitzaidan gero, zeinek ezkondu nahi du nire semearekin; orain arte ikusi ez baduzu, zoaz berehala ikustera: bost mutilek ezkondu egin nahi dute, antza, eta ezkontide egokiaren bila ari dira. Batek mutila nahi du, beste guztiek neska. Bost mutil hauek alboan ama dute, aholkatzeko eta hautaketa egiten laguntzeko. Islamaren pean alaba gogoz kontrara ezkontzen duten guraso zitalen aipua egingo zuen, hala ere, batek baino gehiagok atzo.
Lourdes Mendez antropologoari egindako elkarrizketa zekarren atzo BERRIAk. Askok uste dutena esaten zuen: «Atzera egiten ari gara maila askotan».
Jira
Industria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu