Iturrian ur garbia, esaten da gure etxean, auskalo kontuak nola izan diren, denak jakin behar bagenitu… Baina ez du ematen EAJko Xabier Agirrek esandakoak gezurra zirenik, eta botoen truke afiliatuak kolokatzea eskatu zuen Ezker Batuak, edo Ezker Batuko baten batzuek, edo alderdiaren izenean, edo dena dela. Onartu beharra daukat: oker nengoen, ez da zuzena nork bere klasea defendatzen duela. Motz geratu nintzen: nork bere klasea defendatzen du, eta bere lagunena.
Eta denok dakigu, eta denok gaude saltsa berean sartuta. Meursault jauna etorri zitzaidan gogora. Gezurrik esan nahi ez izateagatik eta antzerkiarekin jarraitu nahi ez izateagatik zigortu zuen gizarteak. Arrotza zen. Bera zen arrotza.
Ez da asko aldatu kontua. Egiarekin baldin bazoaz, zintzo jokatzen baduzu, ate guztiak ixten dira zure muturren aurrean, eta parez pare irekitzen joko arauak onartu eta errespetatzen dituenarentzako. Senide bat, lagun bat, mesedea zor dizun ezagun bat. Hori da bidea.
Ikusi da bai ederki klase borroka zertara murriztu den: klase politikoak bere burua defendatu du, alderdikideak, lagunak, eta arerioak, zeinak ez baitu lehen bezainbat diru ikusiko, eraitsi beste erremediorik ez du izan.
Jira
Klase borroka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu