Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Konforme

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Eta denok konforme hainbestean, uniforme bera soinean, mantra bera ahoan: garai zailak dira, ulertu beharra dago, daukazunarekin konformatzen ikasi beharko duzu, ez dago sosik, ezin dugu jarraitu orain arte bezala, eta autopistak autoz eta kamioiz eta autobusez beteak, erre eta erre, zikindu eta zikindu, eta supermerkatuetako atzeko aldeetan janaria usteltzen, ekoizten denaren laurdena, forma bai, baina ez daukagu neurririk, eta ia etxe guztietako ia pote guztiak zaborrez beteak, eta zaborraren gatazka kirastua Gipuzkoan, zer egingo dugu zikinarekin, zer egingo dugu ustelarekin, zer egingo dugu kakarekin, non sartuko dugu, non ezkutatu, Tele5ren irabaziak %65 hazi dira azken urtean, baina bueno, konforme denok hainbestean, bizi beharra dago, eta zaindu, sasoiko egon, ariketa egin, forman egon txortan hobeto egiteko, dena egin behar baita egiten duzuna baino hobeto, lankide hobea izan, lagun hobea izan, maitale hobea izan, bikote hobea izan, senar hobea eta emazte hobea, aita eta ama hobea, forma hobea emango digu erreformak, malguagoak izango gara, nahi adina luzatuko gaituzte, eta estutu, batez ere estutu, badakizu, Jainkoak estutu bai, baina ito ez du egiten. Gizakiek bai ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.