Jira

Konturatzeke

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Konturatzeke joan da aurtengoa ere, etorbidean gora datozen autoen antzera geratu da une batez trafiko argien azpian, urduri, gero argi berdea emango diogu, betirako desagertuko da, urtekarietan laburbilduko dugu, artxiboetan ustelduko da, esango dugu, historikoa izan zen 2011, ETAk armak utzi zituen, eta akaso akordatuko gara bakoitza non harrapatu gintuen albisteak, trenean nindoan ni, edo trenean nentorren, ez dakit, zaila da erabakitzen, gurasoek esan zidaten, ez al haiz enteratu, aurretxoan esan dik telebistak, baliza utzi eta afaltzea beste gogorik ez nekarren, ez neraman, gogora ekartzen saiatu nintzen erakunde armatua erabaki hori hartzekotan zebilela esan zidaten lehen aldia, izango ziren bi urte eta erdi barrenaz.

Gero hori sartu zitzaidan buruan: baina eta aurretik bazekitenek, nola gordeko dute une hori, nola bizi dute mundua dena aurretik dakitenek, erabakiak hartzen dituztenek, nola bizi dute mundua, nola begiratzen diote joan badoan urteari, harritzen ote ditu gertaeren kateak, ba ote du munduak sorpresarik, etorkizuna aurreikusten baino eraikitzen ari direnentzat?

Estatubatuarrek orain hiru urte esan zuten aurtengo urtearen amaieran alde egingo zutela Iraketik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.