Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Korrika

2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Ihesean bizi da jendea, beti aitzina. Ihesean, etxetik irten gabe ere. Iraganetik ihesean, munduko polizia eta juje guztiengandik, miseriatik, edangarria ez den bizitza honetatik, jendea ihesean bizi da. Beharrak dira diferenteak, baina jendea ihesean bizi da. Eta nork bere ihesbidea bilatzen du. Akordatzen naiz, orain dela bi urte pasa, egunero zutabea idazten hasi behar nuela eta zeri buruz hitz egin galdetu nuenean, lagun batek esandakoaz: zergatik ez duk hitz egiten mendira korrika igotzeko sortu den moda horretaz, hori duk beharra hori, mendira korrika, zertarako?

Ihesean bizi da jendea, korrika egiten du, korrika bizi da, arriskuak hartzen ditu bizirik sentitzeko, mila metrotik salto egin eta ehun metro falta diren arte paraxuta ez ireki, era guztietako drogak hartu, A-8 autobidea 1 Formulako zirkuitua dela pentsatu, abiadan bizi da jendea, oporretarako uzten du bakea, egun batzuk, gehiegi ere ez, ez aspertzeko lain. Aspertzea eta norbere buruarekin aurrez aurre egotea dira gaur egun beldurrik handienak, eta ihesean bizi da jendea.

Eta bazter guztietatik ihesean ibili ostean, jada berandu berriz ere ihesean hasteko, bat bere buruarengandik ihesi dabilela ohartzen da azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.