Jira

Koxkorrak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Erraza da sumindua izaten, irakurri diozu norbaiti, baina lurrean kondenatuak, benetakoak, ez du aukerarik, ezin du erosotasuna edo soraiotasuna aukeratu, duintasunarekin ala barik baino ezin du hautatu. Benetako baztertuak zein ote diren jarri naiz pentsatzen, hilean mila euroko soldata dutenak, hipoteka samara lotuta dabiltzanak, pentsio-plan pribatua ordaintzeko haina ez daukatenak, oporretan Tailandiara joateko modurik ez dutenak, zein dira baztertuak?

Aspaldian entzun dudan gauzarik onena hauxe da: hain da perfektua Zarautz, hain da perfektua Donostia, ezen etorkinik ez baita ikusten.

Suminduak gara, baina klasea dugu, eta ez dugu nahi pobrerik inguruan, zikinak dira, ez jakin zein eritasun dakarten euren lurraldetik, eskean hasten dira, eta azkenean haurrak bahitzen dituzte, hala zabaldu da zurrumurrua, lapurrak dira, dendetan sartzen dira gauez, tabernetan, tabakoa osten dute, pobreak izanagatik bizioak dituzte, kalean mozkortzen dira egun argiz, doazen lekura doazela, izua eragiten dute.

Aspaldian irakurri dudan gauzarik onena hauxe da: monarkian izan edo komunismoan izan, burges koxkorrak ez du burua nekatuko ez baldin bada txanponen alde.

Koxkorrak dira gure asmoak oro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.