Jira
Larrua
Sua ari du, noiz arte eutsiko diogu, lortuko ote dugu honi buelta ematea, ni ez nauk batere baikorra, eguzkitan geunden geu ere, neskei noka egiten nola ikasi nuen ari nintzaion kontatzen, ondo gogoan diat, eguzkitan geundean orduan ere, Etxe-Aitzeko terrazan eserita, hor ari nintzaioan emakumeari toka, lasai asko, ez zekiat, gure belaunaldiko askok egiten genian hala, neskak neskari ere toka egiten ziotean barren, berdin dik, nirea kontatuko diat, eguzkitan geundean orduan ere, Matxinea, Iñigo eta hirurok, neska bat etorri huen, haien ezaguna, eta hizketan hasi gintuan, toka egin nioan nik, eta beste biak hor hasi hituen aldamenetik, bai, eta orain sartuiok eskua gonapetik, eta helduiok adarretik, egun hartan ikasi nian zer den toka eta noka ondo egitea, baina ez zekiat, ez zekiat oraingo gazteek egiten duten, ez al daukak beste mundu batekoa izateko sentipena, antigualekoa, ikusezina, landura batean bildua bezala sentitzen nauk, nola esango niake, irakurri huen Hasier Etxeberriarena bere blogean, ba antzeko gauza bat, esker oneko, bizi izan dudan guztiagatik, baina aldi berean ikusezin, ikaragarri zaila egiten zaidak euskaldunei neure euskaldun larruaz ohar daitezen eskatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu