Irautea da gure lana, esan zidan, ez amore ematea, eta baietz pentsatu nuen, akaso ez dugula beste erremediorik, iraun egin behar dugula hasteko, bizi, baina ezin dugu iraute soilarekin konformatu, esan nion, hau irauli beharra dago, ezin dugu jarraitu eredu honekin, planeta bera ari gara suntsitzen, zenbat plastiko zahar ekartzen dugu egunero etxera, zenbat auto igotzen da egunero etorbidean gora, petrolioa erre petrolioa jan petrolioa lortu, zikina eta bortitza da zikloa, aldeak izugarriak dira, galipota uretan bezala ari da hedatzen miseria, bizi-baldintzak okerragoak dira gehienentzat egunetik egunera, eta irabaziak gizenagoak gutxi batzuentzat.
Abizenik ez dakit, Latifa zuen izena, larri zegoen baina lanera joaten segitu zuen, lana galtzeko beldurrak jota, dirua behar zuen, hil egin da, ospitalean zegoela azkeneko kezka enpresari abisatzea zuen, gaixotasun larri batek zeukala bajan. Enpresak ez die langileei asegururik egiten, familiak ordaindu du gorpua Marokora bidaltzea. Ez dei bat, ez gutun bat, ez dugu ezer jaso enpresatik, esaten du anaiak, minduta.
Irautea da gure lana, esan zidan, ez amore ematea. Latifak ere ez zuen amore eman, azkenera arte eutsi zion, iraun egin zuen.
Jira
Latifa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu