Nork bere neurriko utopiak dauzka, eta nik ere baditut neureak. Bat, urgentea: ken dezatela lehenbailehen telebistako lehiaketa hori, edo bestela aurkez dezatela gure gaurko gizartearen metafora gisa, horixe baita zinez, ezer izatekotan: denok denon kontrako garai baten erakuslerik onena.
Ez dakit zenbat lehiakide dauden, bat dago erdian, inguruan ditu besteak, hamar bat edo, borobilean. Erdian dagoenak besteak kanporatzen joan behar du dirua irabazteko. Aurkezleak galdera egiten du, eta erantzuna agertzen da, hizki batzuk kenduta, urkatuaren jokoan bezala, eta horixe osatu behar dute lehiakideek, hogeita hamar segundoko tartean, eta erantzuna zuzen eman; edozer izan liteke, garai batean kultura orokorra esaten zitzaion, orain ez dakit nola definitu. Berdin du, galderak dira gutxienekoa. Asmatzen ez duena kalera doa, baina hona hemen saioaren ezaugarria: zorua irekitzen zaio, lurra galtzen du, erori egiten da. Eta beste lehiakide guztiek, eta ezer arriskatu gabe ikuskizuna segitzen ari direnek, eta etxean daudenek zer esanik ez, barre egiten dute galtzailearen kontura, iseka egiten diote.
Esan didate AEBetako saio batean elektrika jasateagatik irabazten duela dirua lehiakideak.
Jira
Lehiakideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu