Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Miraria

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Miraria da: munduaren piura ikusita jendeak ez du burua galtzen, ezkondu egiten da, umeak ekartzen ditu, eguneroko bizitzari ekiten dio egunero, normal, trankil, oporretarako planak egiten ditu, hurrengo urterakoak, pentsio planak ordaintzen ditu, aseguruak, beti etortzeko dagoen etorkizunean fede itsua du, aurreztu egiten du, argituko du bihar ere.

Eta bihar argitu egiten du, eta jendeak egunari ekiten dio, ondo egiten du bere lana, badauka gaizki egitea ere, baina jendeak ondo egiten du bere lana, okinak ogia egiten du jendea lo dagoen bitartean, kale garbitzaileek zaborra jasotzen dute, autobus gidariek haurrak eskolara daramatzate, jendeak ondo egiten du bere lana.

Miraria da: munduaren piura ikusita jendeak ez du burua galtzen, ez da zoko batean ezkutatzen, plazetan bilduta hizketan hasten da, justizian sinisten jarraitzen du, egoskorra da giza arraza, indartsua du sena, borroka egiten du, elkartasuna eta berdintasuna ekartzen ditu berriro plazara, injustiziak bere horretan onartu beharrik ez dagoela oroitarazten dio zapalduari.

Eta eguneroko bizitzari ekiten dio egunero jendeak, normal, trankil, bere barruan daukan munduak kanpokoarekin zerikusirik ba ote duen galdetu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.