Norbera ez da hiltzen sekula, hiltzen denean ez baita bere heriotzaz jabetzen, hil da, hoztu da, joan da, ez du malkorik isuriko.
Antzera gertatzen zaizu ordea eguneroko zurrunbiloak harrapatuta zauzkanean ere: ez zara bizi, ez zara ohartzen. Antsiaz bizi duzu eguna, hasi goizetik eta gauera, eguna behar bezala probestu ez izanaren izua agertzen da iluntzero, eta egin beharreko lanetan pentsatze hutsak ito egiten zaitu, denborarik ezaren zamak hartzen zaitu azpian, egin nahiko zenukeena berriro ere atzeratu beharrak erre egiten zaitu, noiz biziko naiz, noiz, noiz egingo dut nahi dudana, eta egun hori ez da iristen, oporretan ere ito egiten zara, beti dago zerbait egiteko, beti dago aseko ez duzun desioren bat, eta kezkaz betetzen zaitu etorkizunak, zer egingo dut, nola biziko naiz, min emango didate, ikurrik ez dio jartzen zure buruak galderari, zure buruan dena da bat, ez dago hizki etzanik, ez dago hizki larririk, ez dago besteren hitzak zureetatik bereiztuko dituen marrarik, komarik, punturik, mundua bat da bere aniztasun itzelezkoan, mundua bat da zure buruan, eta zure hitzak ez dira gainera zureak, nonbait entzun dituzu, baten bati irakurri.
Mila esker egin nauzuen guztioi.
Jira
Mundu bat da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu