Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Nola

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Ahaztu egiten zaigu historia, etorkizuna itxita dago: nola bizi hemen eta orain? Nola bizi hemen eta orain, nola hartu arnasa, nola egin barre, bitartean jendarte frakasatu bat gizentzen ari zarela jakinda, zoriontasun kolektibo baten antipodetan dagoena, nor bere errepublika independentean, altzari antzekoz eta sentimendu berdinez apainduta, eustea beste zereginik gabe, irailera arte ba omen dago lana, gero ikusi egin behar, gero ikusi egin behar zer etorriko den, banaka bizi dugu tragedia kolektiboa: etorkizuna itxita dago, eta ez du ematen guk irekiko dugunik.

Nola bizi hemen eta orain, nola hitz egin politikaz, nola hitz egin arteaz, mundua sentitzeaz eta munduaren zentzua sentitzeaz, errealitateari zentzua emateaz, kontakizun kolektibo bat egiteaz, denok hartuko gaituen fikzio onargarri bat sortzeaz, gero nork bere errepublika independentea eta kontu korrontea beste modurik ez baditu babesa eta lasaitasuna erdiesteko, segurantzia laino bat, teilatua badaukat, badaukat medikutarako lain gaixotzen banaiz, nola hitz egin politikaz, nola arteaz, elkarrekin bizitzeko topatu dugun modurik onena plutokrazia baldin bada.

Nola bizi hemen eta orain, hemen eta orain zer den jakin gabe?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.