Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Olinpikoa

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Hasi besterik ez da egin urtea, eta jada hemen dauzkagu Joko Olinpikoekin lotutako albisteak: nola ari diren aldatzen Londreseko auzoak, nola egin duten gora errentek, nola alde egin behar izan duten askok beste auzo batzuetara. Saltzailea kexu da, gaizki doa negozioa, okerrera egin du auzoaren eraldaketarekin, eta hala dio, korrika saioak ikustera datozenek erosiko al didate autorik, kexu da emakumea, orain urrunago joan beharko dut, ezin dut ordaindu errenta, denbora gehiago eman beharko dut metroan, garestiago aterako zait.

Hiriarentzat ona izango da. Sekula ez ditut ulertu halako arrazoibideak. Hiriak berak esan al dizue ba?

Auzoak berritu egingo ditugu, zerbitzu gehiago eta hobeak eskainiko ditugu aurrerantzean, ez zarete orain arte bezala abandonatuta sentituko, izen ona irabaziko dute, zuen etxeen balioa igo egingo da; eta hango jendeak irudikatzen ditut, pozik, Joko Olinpikoak euren auzoan izango direla esaten lagunei, ilusioz beteta. Ona izango da aurtengoa, iazkoa baino okerrago ezin du joan, ona izango da aurtengoa. Bisurtea da gainera, zorionekoak gu!

Urte olinpikoa izango da aurtengoa, izpiritu olinpikoa gailenduko da mundu guztian: parte hartzea da garrantzitsuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.