Inork inor behar ez duen jendetza bati begira nago lehen pisu bateko publizitate afixaren atzetik, metroko zuloa bota eta irentsi etengabean ari da, bat hartzen dut, hau, berdin da nor, ezkutatu arte jarraitzen diot, beste batekin joaten dira gero begiak, hari segitzen diot, gutako bakoitzak munduan utziko genukeen marra irudikatzen saiatzen naiz, neurea osatzen hasten naiz buruz, zenbat buelta etxetik ikastolara, zenbat buelta etxetik dendara, marra hori sendo eta ilun ageriko da beti, gero sakabanatzen hasten da, inguruko herrietara hasten da joan-etorrian, hiriburura noizean behin, hiriburuzagira gero, urtean behin, sanferminetan, urrunago ere bai halakoren batean, Paris, Londres, Lisboa, Madril, Erroma, munduan utziko nukeen marra hori berregiten saiatu beharko dut egunen batean, gorriz mapa baten azal leunean, beti hasierako puntura itzultzen diren marra dardaratiak nagusituko dira, kanporaka hazten den espiral irregular bat izango da, lerro okerren zuzenbidea, eta horrek, metroko zuloan sartzera doan emakume beltz horrek, ze marra utziko zukeen munduan, marren batura ikusezin horretan ba ote da politikarako aukerarik?
Non ekin, zer egin, nola eragin, nola egin politika?
Jira
Politika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu