Bada beste aukerarik? Ez, behin aukeratuta ez dago beste aukerarik. Gure aukeren ardura zeini egotziko ibiltzen gara beti, besterena izan ohi da errua, Raxoik ere hala esan du, errealitateak ez diola utzi bere programa burura eramaten. Harrapazank hankatik! Aresek ere, hara, ez zuen nahiko baina, alderdiak eskatu dionez, Barne saila utzi eta hauteskunde kanpaina prestatzera erretiratu behar izan du, penatan. Badago beti zeini obeditu eta badago beti zeini bota askatasunaren zama.
Zein diren arinak gure kontraesanak, airean desegiten dira hitz magikoak esanda: denok ditugu gure kontraesanak.
Beste aukerarik ez dagoela sinetsaraztea da beste aukerarik ez egoteko lehen baldintza. Bestek, edo nork bere buruari, beste aukerarik ez dagoela errepikatzea da gauzak oraintxe arte bezalaxe jarraitzeko modurik onena. Badago beti zeini obeditu eta badago beti zeini eskatu gauzek nola behar duten esatea. Hori bai: zeri gaude ezetz esateko prest? Zer gaude galtzeko prest; zer, alde batera uzteko; zein, bazter uzteko? Akaso hobe nuke singularrean paratzea galdera: zeri zaude ezetz esateko prest? Edo akaso hobeto: zeri nago ezetz esateko prest?
Eta ez dakit erantzunak entzuteko prest ote naizen.
Jira
Prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu