Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Salbu

2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Asko dira esaten ez dizkizudan gauzak, ama. Irakurtzen ditut berriak, segitzen dut munduan gertatzen dena, baina izugarri arrotza egiten zait dena. Ez dakit esaten didatena hartzen, joan egiten zait burua. Bizitzeko zer moduzko auzoa ote den Hounslow jartzen naiz pentsatzen. Ez ote dagoen aireportutik hurbilegi, gauza onerako. Eta nola bizi ote diren besteak, egunkariak Italia iparraldean kokatzen dituenak, Ligurian bizi ote dira, edo Suitza alderago, badaezpada, zer egiten ote dute, nola bizi ote dira Alemanian, eta Belgikan, zer moduz bizi ote dira, zer jaten ote dute, zer egiten ote dute goizean jaikitakoan, pentsatzen ote dute etorkizunean, etortzen ote zaie bat-batean ama besarkatzeko gogoa, ama?

Irakurtzen ditut berriak, eta neure baitako infernuetara joaten zait gogoa. Zergatik ez zieten utzi haurrei San Joan sua ibaian egiten? Zer gertatzen zaio jendeari? Gutxi axola zaizkit egunkariak ekartzen dituen berrietatik gehienak. Zer geratzen zaio jendeari, zer egin dezake, bizitza haize aldakorren meneko anpulua sentitzen duenean? Asko dira esaten ez dizkizudan gauzak, ama. Uztaila bukatu, horra joan eta zu ikusteko desiratzen nago.

Dena galtzen da, oroimenean daramazuna salbu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.