Jira

Satelitea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Besteren bitartez bizi gara. Geuk bakarrik ezin dena egin, ezin dena bizi, ezin izan nobeletako protagonista, ezin maitatu pelikuletan bezala. Besteren kontuak behar ditugu, besteren ametsetan azaltzen gara. Besteren bitartez bizi gara, eta besterentzat.

Garun ortopedikoak daramatzagu gainean, memoria protesikoak, soinean ditugu makinak, bizitza beteagoa da orain, telebizitzaren miraria da, han eta hemen egon naiteke aldi berean; egon naiteke zinean eta txateatzen jardun, egon naiteke metroan eta bitartean erosketak egin telefonoz; eta onena, ikusten eta entzuten eta pentsatzen eta egiten dudan guztia, den-dena une berean konta diezaioket munduari, lehen ikuslea nintzen, orain aktorea naiz, ikuskizuna ez da ezer ni gabe. Sateliteak nire zain daude.

Eta hala ere, nola esplikatu etorbidean gora datozen autoen burrunba, nola kendu aparra, nola esan sentitzen dudana, mundua zurrunbiloan bueltaka, zuhaitzen itzalak ikaraz dardarka, eta nola azaldu jendearen nekea, itxaropenaren laburra, zorionaren zaila, eta nola esplikatu, nola ekarri hitzetara arrastirien ederra, eman behar Turner daukatela zeruak margotzen, eta nola esplikatu, nola aitortu? Neure orbitatik irtendako satelitea naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.